top of page

XEDEA

   ALEGIAKO HERRI ESKOLAKO HLHI  ikastetxea plurala, akonfesionala, euskalduna, eleanitza, berritzailea  eta naturarekin konprometitua da.

​

    Gure hezkuntza prozesuaren funtsezko helburua IKASLEA da, bere osotasunean hartuta.

​

   ALEGIAKO HERRI ESKOLAKO HLHI ikastetxeak hezkuntza-eskubidea bermatzen die pertsona guztiei eta aukera-berdintasuna eskaini inolako bazterketarik gabe. Zuzentasunaren, elkartasunaren eta aukera-berdintasunaren aldeko eskola inklusiboaren baitan, ikastetxe honek lehenetsi egingo du ikasleek oinarrizko konpetentziak eskuratzea eta horrekin batera, modu osagarrian, ikastetxe honek erronkatzat hartuko du ahalik eta ikasle gehien bikaintasunera eramatea. Aniztasunaren aldeko ikastetxe irekia, hezkidetzagilea, ez diskriminatzailea, balore demokratikoen bultzatzailea eta Naturaren kontserbazioarekin eta garapen jasangarriarekin konprometitua izan nahi du.

​

   Publikoa den heinean, gure eskola ez-konfesionala eta pluralista definituko da, edozein aukera ideologiko, politiko eta erlijioso guztiekiko. Erlijioa izate sozio-kulturaltzat onartzen dugu, eta bere aurrean kolektibo bezala ez gara definitzen, kritika gaitasuna eta ezberdintasunarekiko errespetoa bultzatuz.

​

    ALEGIAKO HERRI ESKOLAKO HLHI ikastetxeak, euskalduna izanik, elebitasuna bultzatuko du hezkuntza eleaniztun baten barruan, hizkuntza-ereduak hobetzen eta garatzen lagunduz. Horretarako, lehentasunezko tratua bermatuko du euskararentzat, bi hizkuntza ofizialen erabilera sozial desorekatua konpentsatzeko; ikasleek komunikazio-konpetentzia praktikoa eta eraginkorra izan dezaten euskaraz nahiz gaztelaniaz, eta atzerriko lehen hizkuntzan ere nahikoa.

 

    Berritzailea izaki,  etengabeko hobekuntzaren alde egingo duen ikastetxea nahi dugu, irakaskuntza nahiz metodologia berritzaileekin konprometitua egongo dena, ikasleek beren oinarrizko gaitasunak garatzea bermatzeko.

bottom of page