IKASKUNTZA KOOPERATIBOA
Egungo gizartearen eskaerek taldean lan egiteari berebiziko garrantzia ematen diote, eta aldi berean inklusio kontzeptuarekin erabat loturik dagoen ideia denez, gure eskolak metodologia honen aldeko apustu garbia egiten du.
IKKI (Ikasteko kooperatu/ Kooperatzen ikasi) programaren ildoa nagusiak hauexek dira:
-
Berdintasunezko parte hartzea ikasle denen artean
-
Taldean lan egiten ikastea
-
Talde kohesioa indartzea
-
Gauzak norberarentzat ikastea
-
Ikasitako horrekin besteei laguntzea
Talde horietan ikasleek elkarrekin lan egiten dute norberaren eta besteen ikasketa maila maximizatzeko. Kooperatzeak elkarrekin lan egitea esan nahi du, helburu amankomun batzuk lortzearren. Egoera kooperatibo batean, ikasle bakoitzak emaitza onak lortu nahi ditu norberarentzat eta baita taldeko gainontzekoentzat ere.