top of page
ELKARBIZITZA.jpg

BIZIKIDETZA

bat.jpg

Bizikasi proiektua bizikidetza positiboan oinarritzen den heinean, eskola-bizitza egituratzeko ardatza da. Bizikidetza positibotzat hartzen ditugu errespetuan, hezkuntzan, lankidetzan, integrazioan, parte-hartzean eta erantzukizunean oinarritutako harreman osasungarriak. Horrela, eskola-bizitzak zentzu akademiko hutsetik haragoko zentzua hartzen du; ondorioz, ikastetxea hezkuntza-komunitatearen bizitzako beste eremu batzuekin konektatzen da: sozialarekin, herritarrarekin, pertsonalarekin eta abarrekin. Proiektuaren helburuetako bat eskola-jazarpena prebenitzea da, eskola-jazarpena bizikidetza positiboarekin zerikusirik ez duten botere-harreman desorekatu eta kaltegarrietan oinarritzen baita. Horretan laguntzeko BAT taldea dugu eskolan. Berdinen arteko bizikidetza bultatzeko, berriz, hezkidetza arduraduna dago. 

​

​

​

​

​

​

 

Pertsonen arteko harremanek garrantzia handia dute hezkuntza komunitatearen ongizatean, ikasleen garapen pertsonal zein sozialean, eta baita haien errendimendu akademikoan ere. Elkarbizitza planak eskolako giroa hobetzeko eta garatzeko estrategiak zein izango diren aipatzen ditu.

​

Horretan laguntzeko GOLDEN 5 edo urrezko 5 eremu hauek izango dira ildo nagusiak: 

​

        - GELAREN KUDEAKETA: taldeen funtzionamendua kudatzeko.

​

        - HARREMANAK ERAIKITZEN: Irakasle eta ikasleen arteko harreman onak  eraikitzeko.

​

        - GIRO SOZIALA: gelako giro egokiena sustatu ikasketa eta harremanetarako.

​

        - IKASKUNTZA DOITUA: ikasketa norberaren beharretara egokituz.

​

        - FAMILIEKIKO HARREMANAK: familien inplikazioa lortzeko.

​

 

    Bestalde, haurren ongizatea bermatzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzak hainbat protokolo eta gida dauzka. Gure ikastetxeari dagokionean, honako hauek izango ditugu kontuan:

golden 5.jpg
JAZARPENA.png
ZIBERJAZARPENA.png
BABESGABETASUNA.png
ABLAZIOA.png
GENERO PORTAERAK.png
suizidioen protokoloa.PNG
bottom of page