top of page

NOR GARA?

    Alegia Gipuzkoako erdi-ekialdeko udalerria da, Tolosaldea eskualdekoa, Oria ibaiaren ertzean kokatua. Gure herriak 1740 biztanle inguru ditu eta Donostiatik 32 km hegoaldera dago. Landa eremuarekin lotura du; hala ere, bigarren eta hirugarren sektoreak indarra nabarmenagoa dute. 

      Gure eskola, Alegiako Herri Eskola, herriko Haur eta Lehen Hezkuntzako eskola bakarra da. Eskola publikoa, inklusiboa eta euskalduna da gurea, hainbat kultura bere baitan hartzen dituena. Atzerrian jaiotako biztanleriaren portzentaia %12,72a da (marrokiarrak, sahararrak, argentinarrak…).

      2024/2025 ikasturtean, 160 ikasle ditu gure eskolak: HHn bost ikastalde eta LHn sei izanik. Azken urteotako bi lerroetako joera uzten goaz eta lerro bakar baterako joera hartzen ari gara.

     Gure eskolara Alegiako umeez gain, inguruko herrietakoak ere etortzen dira:  Orendaindik nagusiki. 

bottom of page