top of page

INSTALAZIO ETA ERREKURTSOAK

Gure ikastetxea bi erakinetan dago banatuta: 

​

  • Haur Hezkuntzako eraikin barruan, bost ikasgela, psikomotrizitate gela, irakasle-gela, laguntza-gela eta irakasle eta ikasleen komunak daude. Eraikin kanpoan, ikasleen aisialdirako egokia den jolas eremu naturala dago.

​

  • Eraikin nagusian, Lehen Hezkuntza eta DBHko etapak daude. Beheko solairuan, jangela, komunak, aldagelak, LHko irakasle-gela, zuzendaritza, aholkulari-gela, bilera-gela, musika-gela eta igogailua  daude. Lehen solairuan, berriz,  LHko bederatzi ikasgela, aniztasun gela, material txokoa eta DBHko teknologia gela daude. Bigarren solairuan, DBHko ikas/irakasgelak daude. Eraikuntza honek ere, bere jolaslekua zabala du.

 

     1991-92 ikasturtean ibaiaren bideratze lanengatik, eskolako jolastokiari lur zati bat kendu zitzaion. Geroztik herriak dituen kiroldegi, futbol-zelaia eta kultur-etxea erabiltzeko aukera dugu.

​

   Instalakuntza hauek, gure ikastetxetik 40 metrora daude, tartean Amezketa ibaia dagoelarik. Eskolako ikasleen sarbidea egokitze aldera, bost metroko zabalera duen zubi bat eraiki zen ikastetxearen erabilpenerako. Eskola orduetan, gure ikastetxeak lehentasuna du instalakuntza hauen erabilpenean.

​

       Bestalde, Franconi etxean, izen bereko “Fundazioak” utzitako 300m2ko Errekondo bigarrena izeneko baratza dugu bere negutegiarekin.

bottom of page