top of page

ESKOLA DIGITALA

Eskola Digitalaren helburua da digitalki gai den hezkuntza baterantz aurrera egitea. Gaitasun digital hori ikasleengan eta irakasleengan garatzen da, eta, beraz, gure ikastetxeko esparru guztietan islatzen da. 

Azken urteotan hauek dira eskolan aurrera eraman diren proiektu eta jarduerak:

 

  • 2010-2011 ikasturtetik aurrera, Eskola 2.0 Programa aurrerapauso handia izan zen informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak hezkuntzan sartzeko. Gobernu-kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadi programa horretan sartzea, eta 2010eko ekitaldian gauzatu zen: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera, erabat digitalizatu ziren gelak, irakasleak software librean eta metodologia berrietan trebatu ziren eta multimedia-edukiak egin ziren.

  • 2019-2021 ikasturteetan zehar gure ikastetxea SARE HEZKUNTZA izeneko ekimenean murgildurik dago. Honen helburua da ikastetxea, ikasle eta irakasleak berak digitalizaziorako pausuak ematen laguntzea. ​Hauek dira Hezkuntzak gaur egun eskeintzen dituen pilotutza ela elkar-trukatzeko jardueren zerrenda:  Asmakilo, Pelutxe, Gure herrietan zehar eta Hamaika haizetara.  http://www.eskola20.euskadi.eus/es/presentacion_proyectos

  • 2019-2020 ikasturtetik eskola 2.0-ko lehenengo ordenagailuak berrerabiliz, Txikilinux programa instalatu eta 1. zikloko ikasleek ordenagailu hauek erabiltzen dituzte, ordenagailuekin lehen hastapenak egiteko. 

  • 2021-2022 ikasturtetik eskolak IKT jarduerak eta helburuak moldatzen ari da, nazioarteko marko hauekin bat egiteko:

       -DigCompOrg Europan erakundeentzat gaitasun digitala garatzeko esparrua da. â€‹â€‹

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

 

     

 

 

 

 

 

 -DigCompEdu esparruak sei etapa deskribatzen ditu, irakasleek gaitasun digitalak garatu ahala igaro ohi dituztenak, irakasleei laguntzeko zer etapatan dauden identifikatzen eta zer pauso eman behar dituzten erabakitzen, beren gaitasuna hobetzeko.​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

       -DigComp europar herritarrentzat gaitasun digitala garatzeko esparrua da. Konpetentzia Digitala IKTen erabilera sortzailea, kritikoa eta ziurra egiteko gai izatean datza ondoko alderdi hauekin zerikusia duten helburuak lortzeko: lana, enplegagarritasuna, ikaskuntza, aisialdia, inklusioa eta partaidetza jendartean. 

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

​

  • 2022-2023 ikasturtean IKT batzorteak Ikastetxeko Plan Digital bat sortu zuen, ikastetxeko SELFIE-a abiapuntu hartuta. Plan Digital hau, lau ikasturteetarako sortutakoa da (2023-2027).

bottom of page