

HIZKUNTZA

HNP
Hizkuntzen trataera orokorra eta horiek eskolan nola irakatsi edo erabiltzeak garrantzia berezia du guretzat. Gure errealitatea zein den aintzat hartuta, euskara, gaztelania eta ingelesaren erabilera bermatzearekin egiten dugu lan. Hau guztia gure Hezkuntza proiektuarekin erabat lotuta dago.
Hauek dira gure eskolan ditugun proiektuak:
Ulibarri:
-
Ulibarri Programa ikastetxeen hizkuntza normalizazioaren gaineko programa da.
-
Ikastetxearen antolamenduan eragina du, kanpoko eta barneko komunikazioan.
-
Normalizazioa sustatzeko erabakiak hartzen dira: kanpoko eragileekin, ikastetxeko hizkuntza irizpideak...
-
Eskolako kideetan eta eremu didaktiko-metodologikoan eragina du.
-
Komunikazio konpetentzia eta euskal kulturaren trasmisioa ardatz ditu.
Nolega
-
Ahozkotasunaren lanketa egiteko progama:
-Bertsolaritza
-Kantagintza
-Irratsaioa
-Euskal Girotze Barnetegiak
ELEANIZTASUNERANTZ: A modalitatea
Hizkuntza komunikaziorako konpetentziaren garrantziaz jabetuz, gure ikastetxeak komunikazioa hiru hizkuntzetan aberastu eta hobetu nahi du. Beraz proiektu honen xedea, komunikaziorako konpetentzia aberastea eta hobetzea da ikaslearen garapen integrala hobetzeko eta hori egoki ebaluatzeko.

